Aho batez onartu ziren puntu guztiak
martxoa / 29, 2023
- Getariako emakumeen eta gizonen berdintasunerako i. plana hasierako izaerarekin onartzea.
- Hirigintza egikaritzeko hitzarmenarena, Getariako Udalak makibar eremuko lurzati pribatuei erregistroan lotutako lursailak eskuratzeko eta dagozkion desjabetze espedienteak onartzeko, ukitutako ondasun, eskubide eta titularren zerrendarekin batera.
- Getariako Udaleko dirulaguntzen plan estrategikoa, 2023-2024 ekitaldietan banatzeko oinarri arautzaileak hasierako izaerarekin onartzea.
- Euskara ikasteko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak hasierako izaerarekin onartzea.
- Garapen bidean dauden herrialdeekin lan egiten duten talde eta erakundeei dirulaguntzak banatzeko oinarri arautzaileak hasierako izaerarekin onartzea
- Getariako emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko genero ikuspegidun ikerketarako emango den ikerketa bekaren oinarri arautzaileak hasierako izaerarekin onartzea.
- Goi mailako kirolarientzako dirulaguntzak banatzeko oinarri arautzaileak hasierako izaerarekin onartzea.
- Ordenantza Getariako Udaleko langile publiko izateko hautapen prozesuetan bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko betebeharra arautzen duena.
- Getariako Cristobal Balenciaga kalean zuzkidura bizitokiak sustatzeko eusko jaurlaritzako lurralde plangintza, etxebizitza eta garraio sailarekin izenpetu beharreko hitzarmenaren onespena.