Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00
Bikain ziurtagiria logoa

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Agenda

Ekitaldiak

Urr 04igandea

‘ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN’ | IMANOL EPELDE

Antzerkia

Sarrera 5 €, irailaren 21etik aurrara Turismo Bulegoan.

Hitza, musika eta irudiekin osatutako spoken-word emanaldi bat.

Emanaldia ahozkotasuna, umorea, poesia eta pentsamendu kritikoa uztartzen dituen pieza eszenikoa da, hitza, soinua eta ikus-entzunezkoak ardatz hartuta.

Imanol Epelde Pagola: idazlea, performerra eta eduki-sortzailea da. ARGIAko eta EITBko iritzi emailea eta jendaurreko proposamen egilea, hitza, umorea eta gizarte-begirada uztartzen ditu bere lanean.

Fitxa artistikoa: 

  • Sorkuntza eta eszenaratzea: Imanol Epelde
  • Musika: Julen Idigoras (Merina Gris)
  • Ikus-Entzunezkoak: Maneto eta Unai Borda
  • Zuzendaritza-Artistikoa: Iraia Elias eta Ainhoa Alberdi
  • Ekoizpena eta komunikazioa: Imanol Epelde
  • Publikoa: 16 urtetik gorako publikoarentzat

Getariako Udala