Tailerra | ‘Gizontasuna desmuntatzen: indarkeriatik aukera feministetara’
BERTAN BEHERA!!!
***gizonezkoei zuzendua
Izen ematea azaroak 4tik 15era bitartean izango da, Udaletxean edo gizartekintza@getaria.eus helbidera idatzita.
Azken urteetako mugimendu feministaren indar eta gorakadak eztabaida eta korapilo asko ekarri ditu gurera. Indarkeria matxistaren aurpegi ezberdinak plazaratzearekin batera, horren gaineko ardura eta erantzukizunak ere ipini dira erdigunean eta, horrek, erresistentzia batzuk ekarri ditu. Gizonek feminismoarekiko duten arduraz asko eztabaidatu dugu, baina zer egin eta nola jokatu ez jakitearen aitzakiapean, inguruko gizon askok ez dute nahikoa aurrera pausorik eman. Hori bera lantzeko aukera izango dugu saio honetan zehar, eztabaida erreakzionarioak alde batera utzi, botere eta indarkeriaren irakurketa egin eta erabaki feministak hartzeko.
Getariako Udala
gizartekintza@getaria.eus