Nerea eta Andoni Pala Memoriala
2025eko memorialaren ezaugarriak
• 4. edizioa izango da aurtengoa, 2022koa, 2023ko eta 2024koaren ondoren.
• Pala memoriala 2025eko ekainaren 14ean izango da, goizeko 9:30etan.
• Goiz bateko jarduera izango da, eta 15:00 alderako amaitzea aurre-ikusten da.
• Eguraldia lagun herriko frontoian burutuko da. Baina eguraldi txarra balego, polikiroldegian izango litzateke.
• Bikote mixtoek hartu ahal izango dute parte, hau da, neska eta mutil batez osatuek.
• 16 urtetik gorako edonork hartu ahalko du parte.
• Partiduak eliminatoria bidezkoak izango dira. Hau da, irabaziz gero aurrera jarraituko luke bikoteak, eta bestela kalean geratuko lirateke.
• Gehienez 16 bikotek parte hartu ahalko dute.
• Guztira gehienez 15 partidu izango ditu memorialak: 1/8etako 8 partidu + 1/4etako 4 partidu + 1/2etako 2 partidu + Finala
• Parte hartzaile kopuruaren arabera, partiduak 10, 12 edo 16 tantora izango dira.
Izen-emateak
• Izen ematea doakoa izango da, eta mail bidez egin beharko da: palamemoriala@gmail.com
• Maiatzaren 5ean irekiko dira izen-emateak eta maiatzaren 30ean itxi.
• Izena ematerakoan, bi partaideen izen-abizenak eta telefono zenbaki bat zehaztu beharko dira.
• Izen-emateak ordenaren arabera onartuko dira. Hau da, izen-ematen lehenak diren 16 bikoteek hartu ahalko dute parte.

Nerea eta Andoniren lagunak