MIKRO-DOKUMENTALEN EMANALDIA ETA SOLASALDIA
FILMAK: “HATSA” | “TXALUPA MUTILA” | “ESPERANTZA”
– Hatsa: iaz Zinemaldian lehen saria lortu zuen. Ikatzaren prozesua azaltzen du. Getarian hainbeste ikatz erabiltzen denez, kuriositate moduan ondo dago.
– Txalupa mutila: “Pertsonei eta arrainei begietara begiratu”, esaten da Getarian. Justo Silbetik (91 urte) itsasoko salitrea behar du bizitzeko; begietan itsasoa bera ikusten zaio oraindik. 11 urterekin hasi zen lanean, txalupa-mutil, eta orduko oroitzapenek bizi-bizi jarraitzen dute bere barnean. Goizero egiten du moilarako bidea, baina gaur ez da beste edozein egun: begietako dirdira bereziak agerian uzten du zerbait egiteko duela oraindik.
– Esperantza: Kepa Etxegoienen egunerokotasunaren ingurukoa. Zergatik da Getaria munduan arraina jateko tokirik onena? Galdera soil horrek bultzatuta iritsiko da antropologo bat kostaldeko herriraino. Egunero hurbilduko da moilara bertako bizitza jasotzeko, nahiz eta horretarako goizeko 3:30ean jaiki beharko duen. Telefono mugikorra eskuan, aurkitutako sekretu bakoitza filmatuko du, baina denboraren joanean, behatzaile huts izateari utzi eta komunitate berezi horren parte bilakatuko da.
EGILEA: JOSU OZAITA

