Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00
Bikain ziurtagiria logoa

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Agenda

Ekitaldiak

Urr 08osteguna

‘LATINOAMERIKAREN ZAIN URRATUA’ LIBURU AURKEZPENA

Literatura

Eduardo Galeano idazle uruguaitarraren liburu ezaguna da, 1971n idatzia eta euskarara Iñaki Alegriak itzulita.

Iñaki Alegriak egingo du aurkezpena, Mikel Zinkunegi lagunarekin, bideratzaile lanetan.

Liburutegiaren berritzearekin batera, bertan daukagun bilduma aztertzen eta berrordenatzen ari gara, eta lan horrek hainbat gogoeta egitera eraman gaituzte: besteak beste, iruditu zaigu aberasgarria izango dela ikuspuntu eurozentristatik aparteko kontakizunei gure apaletan lekua egitea eta horretarako, adibidez, Eduardo Galeanoren ahotsa ekarriko dugu, ‘Latinoamerikaren zain urratuak’ liburuarekin. Gainera, urriaren 8an, hispanitatearen egunaren bueltan Iñaki Alegria etorriko da, Mikel Zinkunegiren laguntzarekin, Galeanoren lana aurkeztera.

Aurkezpena euskaraz izango da eta norbaitek gaztelaniara itzultzea beharko balu, liburutegira jotzeko eskatzen diogu, urriaren 1a baino lehen.

Getariako Liburutegia


Getariako Udal Liburutegia

943896147
liburutegia@getaria.eus