Kursaalera joateko autobusa Getariatik
“EL MESÍAS”, HAENDEL
THE ENGLISH CONCERT ORCHESTRA & CHOIR
“Mesias”, mendebaleko musikan eragin handienetakoa izan duen konpositore baten musika erlijiosoaren maisulana, Eguberriko ospakizunen atarikoa izango da, lehen mailako britainiar interpreteen eskutik.
Kontzerturako sarrera: www.kursaal.eus
Autobuseko tokia erreserbatzeko, jarri harremanetan Turismo Bulegoarekin: infoturismo@getaria.eus / 943 14095
Autobusa ordutegia, Zumaiatik abiatuta,Urola Kostako lagunak jasotzeko, honako lekuetan egingo du geldialdia:
Zumaia: 18:10, Patxita Etxezarreta kaleko geltokia
Getaria: 18:20, autobus geltokia
Zarautz: 18:30, Sanz Enea autobus geltokia
Orio: 18:40, autobus geltokia
Ordu Gaztea/Langabetuak: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da. Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (Erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero)
Izena emateko epea (autobusa/ Ordu Gaztea) abenduaren 13an amaituko da.