Mar 06osteguna
Idazleen egonaldien osteko liburu-aurkezpena | “Ezinezkoaren alde hutsunea egungo bizimoduan” Iñigo Martinez Peña
Aurkezpena, Literatura
2024an Getariako Saiaz Hotelean idazketa egonaldia egin zuen Iñigo Martinez Peñak, eta bertan ontzen aritutako liburua aurkeztuko du orain: Ezinezkoaren alde: Hutsunea egungo bizimoduan.
Martinez Peña filosofian lizentziaduna da EHUn. Batxilergoan irakaslea da. Filosofia eta pentsamendu kritikoa gizarteratzeko lanean dabilen Agora elkarteko kidea, eta gai berberei buruz hainbat komunikabidetan kolaboratzailea: Euskadi Irratia, Jakin, Prest! Filosofiaren defentsak (Erein, 2017) liburuaren koordinatzailea ere izan zen.
Beste bi liburu ere baditu: Mandamendu hipermodernoak eta Pantailen garaipena.
Zarautz Jauregiko aurkezpenean bertan izango da liburua eskuratzeko aukera, Garoako lagunei esker.