Uzt 26igandea
GETARIAKO ITSAS PARRILLA EKITALDIA
“É tres parrillas de fierro”. Juan Sebastian Elkanok, bere testamentuan (1526ko uztailaren 26a).
Aipamen hori da gaur egun ezagutzen den Getariako itsas parrillari buruzko lehen lekukotasun dokumentatua. Aurten 500 urte beteko dira testamentu hura idatzi zenetik, eta, hori dela eta, Getariako itsas parrillaren historia aitortu, balioan jarri eta zabaltzeko ekitaldi irekia egingo da.
Herritar guztiak gonbidatuta zaudete parte hartzera.

