‘ESKAILERAPEKOA’ BAKARRIZKETA
Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena
Sarrera 5 €, azaroaren 17tik aurrera Turismo Bulegoan (turismo bulegoko ordutegia)
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileak bueltan dira euren laugarren ikuskizunarekin: ‘Eskailerapekoa’.
Diotenez, ardo ona eskatzeko era da Eskailerapekoa. Hala, eskatzea eta ardo ona bezalaxe ondu dute umoregile bi hauek euren laugarren binakako bakarrizketa. Elkarrekin oholtzan bakarrizketak egiten daramatzaten zortzi urteetan ondu dira beraiek eta euren umore fina. Ardoa bezalaxe. Ibilbide horren hurrengo koxka da Eskailerapekoa. Oraingoan ere eskailerapean, ezkutatua dauden gaiak, bizipenak, krisiak eta aukerak kontatzeko igoko dira oholtzara Martiarena eta Torregarai. “Kritika eginez, deseraikiz eta nola ez, barre eginez!”
Euskaltzaleon Plaza

