Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00
Bikain ziurtagiria logoa

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Goi-mailako estropadak jokatuko dira igandean Getarian.

abuztua / 13, 2026

Arraunaren eliteak hitzordua izango du Getariako uretan, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako estropadekin, neska zein mutilen mailan.

Datorren igandean, arraunaren eliterik gorenak hitzordua izango du Getariako uretan. Goi-mailako ikuskizuna eta urteroko giro bikaina erabat bermatuta egongo dira, herrian jokatuko baitira bai Eusko Label Ligako zein Euskotren Ligako estropadak, neska zein mutilen mailan.

Txapelketa nagusi honen aurkezpen ofiziala gaur arratsaldean egin da, herriko Ameztoi Txakolindegian. Getariako ‘Esperantza’ trainerua denboraldi bikaina egiten ari da gorengo mailan. Hori dela eta, igandean herritar guztien berotasuna eta babesa jasoko du etxean jokatuko duen estropada garrantzitsu honetan.

Marea Marroiaren deialdia: plazatik mollara

Zaleak gogor ari dira motorrak berotzen, eta hitzordu berezia antolatu dute igande goizerako. ‘Marea Marroiak’ deialdi zabala egiten die herritar guztiei, goizeko 11:00etan plazan biltzeko. Handik, elkarrekin eta indarrak batuta, mollara jaitsiko dira, estropadaz elkarrekin gozatzeko.

Giroa ezin hobea izango da uneoro, plazatik mollarainoko bidea txistulariek, herriko bandako kideek eta trikitilariek girotuko eta poztuko baitute, Getariako kaleak kolore marroiz eta animoz jantziz.