Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00
Bikain ziurtagiria logoa

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Getariako HAPOko aurrerakinaren proposamena aurkeztuko da asteartean.

maiatza / 03, 2026

2025ko abenduaren 18an Diagnostikoarekin egin zen bezala, dokumentuaren AURRERAPENA aurkezteko ekitaldi irekia antolatu da astearte arratsaldean. 18:30etan hasita HAPOa lantzen ari den Santiago Peñalba arkitektoa arduratuko da lehen proposamenaren nondik-norakoak azaltzeaz. Gainera, maiatzaren 6tik aurrera dokumentuaren gako nagusiak jasotzen dituzten panel informatzaileak udaletxeko sarreran egongo dira ikusgai.

Getariako Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) eguneratzeko prozesua abiatu du, 2008ko araudia gaur egungo beharretara eta etorkizuneko erronketara egokitzeko, eta nagusiki, herri osoaren etorkizuneko ikuspegi bateratua lantzeko.

Horretarako, herriaren egoera azterttu da, arazoak, aukerak eta lehentasunak identifikatzeko, eta Getariaren hurrengo 15 urteetako norabidea zehazteko.

Egindako lanketa (aurrerakina) eztabaida fasean dago, eta Udalaren helburua da herritarren ekarpenekin dokumentua hobetzea eta lehentasunak finkatzea. Horregatik, herritarrak animatu nahi ditu aurkezpenera gerturatu eta elkarrizketan parte hartzera.