Getariako 25. Literatur Lehiaketako irabazleak ezagutzera eman dira.
Gaur ezagutu dira Getariako 25. Literatur Lehiaketako sarituak.
Aurtengo edizioan guztira 104 lan aurkeztu dira, eta parte-hartzaileek berriro ere sormen handia, irudimena eta euskararekiko atxikimendua erakutsi dituzte.
Aurkeztutako lan guztiak baloratzeko eta erabakia hartzeko, epaimahaia 2026ko apirilaren 16an bildu zen. Honako kideek osatu dute epaimahaia: Edurne Gastañares Arriaran (Iturzaeta Herri Eskolako zuzendaria), Jone Lizarralde Ibabe (Artzape Euskara Elkarteko kidea), Ximon Aranguren Bergara (irakaslea eta literaturazalea), Oihana Urkidi Aristi (Getariako Udal Liburutegiko langilea) eta Erun Ortiz (Getariako Udaleko kultur teknikaria), idazkari lanetan.
Epaimahaiak nabarmendu du aurkeztutako lanen maila ona eta jasotako proposamenen aniztasuna, adin guztietako parte-hartzaileen ekarpenari esker.
Sarituak
LH3 – Ipuina
Lan saritua: Liburu Magikoa
Egilea: Lore Mateos Iribar
Aipamen berezia: Printzesa eta Sorgina
Egilea: Julene San Miguel Ibarbia
LH4 – Ipuina
Lan saritua: Rokok Erregea Izan Nahi Du
Egilea: Xan Elorrieta Alberdi
Aipamen berezia: Pedro Extralurtarra
Egilea: Aitana Esnal Gonzalez
LH5 – Ipuina
Lan saritua: Nerea eta San Antonen Sekretua
Egilea: Nerea Farinango Del Rio
Aipamen berezia: Zonbien Apokalipsia
Egilea: Mikel Arregi Aranburu
LH6 – Ipuina
Lan saritua: Marteko Estralurtarraren Egunerokoa
Egilea: Lide Benito Arruti
Aipamen berezia: Belarritakoen Isilpeko Abentura
Egilea: Naiara Azkue Garcia
14-16 urte – Ipuina
Lan saritua: Zeru Gorriak
Egilea: Lur Elorrieta Alberdi
Helduak
Ipuina
Lan saritua: Jarlekuen Begiradak
Egilea: Nerea Kamio Olaskoaga
Olerki / Bertsoa
Lan saritua: Euskara Ikasle Baten Baldintzapeko Prestakuntza
Egilea: Sarah McCallum
Getariako Udalak zorionak eman nahi dizkie saritu guztiei eta eskerrak eman parte hartu duten guztiei. Halaber, herritarrak animatu nahi ditu irabazleen lanak ezagutzera eta etorkizuneko edizioetan parte hartzera, euskarazko sorkuntza eta literaturzaletasuna sustatzen jarraitzeko.


