Getariak tirolina berria estreinatu du Sahatsaga goiko parkean.
Getariako Udalak tirolina berria jarri du Sahatsaga goiko parkean, herriko haur eta familien gozamenerako. Aspaldidanik eskatzen ari ziren aisialdi-elementu hau errealitate bihurtu da, batez ere haurrek Alkate Txiki Eguna, aurrekontu parte-hartzaileak eta bestelako partaidetza-prozesuen bidez egindako eskaerei erantzunez.
Udalak 2026ko aurrekontuetan berariazko diru-partida bat aurreikusi zuen proiektu hau gauzatzeko, eta hainbat proposamen aztertu ondoren, Lurkoi enpresak aurkeztutakoa egokiena zela baloratu da. Enpresa bera arduratu da instalazio lanak egiteaz.
Tirolinaren instalazioak 15.147,99 euroko kostua izan du (BEZ barne). Ekimena haurrei zuzendutako aisialdi-eskaintza hobetzeko eta espazio publikoen erabilera sustatzeko estrategiaren baitan kokatzen da.
Udaletik gogorarazi dute instalazioa behar bezala erabiltzea eta segurtasun-arauak errespetatzea funtsezkoa dela, denon gozamenerako espazio seguru eta iraunkorra bermatzeko.


