Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00
Bikain ziurtagiria logoa

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Martxoaren 8aren harira egitarau zabala antolatu da.

otsaila / 21, 2026

Jada izen eman daiteke martxoaren 7an egingo den herri-afarian.

Martxoaren 8aren harira egitarau zabala antolatu da, emakumeen nazioarteko eguna ospatzeko eta aldarrikatzeko hainbat kultur eta topaketa ekitaldirekin.

Ekintzak martxoaren 7an, larunbatez, hasiko dira. 19:00etan Dantza-kantuJIRA izango da herrian zehar, giro alaia eta parte-hartzailea sustatzeko asmoz. 21:30ean, berriz, herri afaria egingo da Berdura plazan, auzolana eta elkartasuna ardatz hartuta. Afarirako txartelak otsailaren 20tik martxoaren 2ra bitartean eros daitezke turismo bulegoan.

Martxoaren 8an, igandez, kultur eskaintzak hartuko du protagonismoa. 18:45ean, Iturzaeta aretoan, “Palestina Animatua” animaziozko film laburren emanaldia eta solasaldia izango dira. Lanak Palestinako emakume zinemagileek zuzendu dituzte, eta saio berezi honetan gonbidatu gisa parte hartuko du Samira Badran zuzendari palestinarrak. Ekitaldia ELAN-Euskadi erakundeak antolatu du.

Egitaraua martxoaren 14an, larunbatez, amaituko da. 19:00etan, Ondarruko emakumeek osatutako Unanue Kamara Korala abesbatzak kontzertua eskainiko du elizan.

Antolatzaileek herritarrak animatu dituzte ekitaldietan parte hartzera.

Martxoak 7, larunbata

19:00    Dantza-kantuJIRA.

21:30    Herri afaria | Berdura plazan.

Martxoak 8, igandea

18:45    “Palestina Animatua” | Palestinar emakume zinemagileek zuzendutako animaziozko film laburren emanaldia eta solasaldia | Iturzaeta aretoan

Gonbidatua: Samira Badran palestinar zuzendaria.

Antolatzailea: ELAN-Euskadi

Martxoak 14, larunbata

19:00    Ondarrutar emakumeen “Unanue Kamara Korala” | Elizan.

Herri afarirako izen-ematea: otsailaren 20tik martxoaren 2ra, turismo bulegoan.