Balentziaga kaleko garaje-plazen behin betiko zerrendak argitaratu dira.
Balentziaga kaleko garaje-plazen esleipen prozesuari lotutako behin betiko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu dira. Astelehenean egingo dira zozketak.
Behin-behineko zerrendak argitaratu eta alegazioak aurkezteko epea igaro ondoren, eta aurkeztutako eskaerak aztertu eta ebatzita, Udalak behin betiko zerrendak argitaratu ditu. Interesdunek zerrendak Udaletxeko iragarki-oholean eta Getariako Udalaren webgunean, iragarkien taulan, ikus ditzakete.
Zuzenean deskargatu ere ahalko dira hemendik:
EROSKETA_BEHIN-BETIKO ZERRENDA
ALOKAIRUA_BEHIN-BETIKO_ZERRENDA
Esleipen prozesuari jarraipena emanez, zozketa publikoa 2026ko otsailaren 23an egingo da, 13:00etan, Udaletxeko Pleno Aretoan. Zozketaren bidez zehaztuko da garaje-plazen esleipena, oinarrietan ezarritako irizpideen arabera.
Udalak gogorarazi du zozketa publikoa dela, eta interesa duten herritarrek bertaratzeko aukera izango dutela.


