Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00
Bikain ziurtagiria logoa

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Getariako Udal bulegoa, astelehen arratsaldetan ere irekita dago urritik apirilera bitartean.

urtarrila / 12, 2026

12Getariako Udalak jakinarazi nahi du udal bulegoa herritarren eskura dagoela urritik apirilera bitartean astelehen arratsaldetan ere. Udaletxeko harrera zabalik egongo da astelehenetan 17:00etatik 19:00etara ere, herritarrei arreta emateko.

Neurri honen helburua da herritarren beharretara hobeto egokitzea eta udal zerbitzuetarako sarbidea erraztea, bereziki goizez bertaratzeko aukerarik ez dutenentzat.

Horrez gain, ohiko arreta ordutegiari eutsiko zaio: astelehenetik ostiralera, udal bulegoa irekita egongo da goizero 9:00etatik 13:00etara.

Getariako Udalak herritarrak animatzen ditu ordutegi zabalago hau baliatzera, udalarekin harremanak errazteko eta arreta hurbilagoa eskaintzeko helburuarekin.