Balentziagako garajeak eskuratzeko izen ematea bihar, osteguna, irekiko da .
Getariako Udalak azaroaren 25eko ohiko Udalbatzarrean onartu zuen Cristobal Balentziaga kaleko garaje publikoen deialdiak (salmenta eta alokairua) eta gaur, asteazkena 17, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da deialdia. GAO_SALMENTA_DEIALDIA / GAO_ALOKAIRUA_DEIALDIA
Gogoratu 42 garaje jarriko direla salmentan eta 18 garaje 5 urterako alokairuan. Horiek esleitzeko prozedura ere zehaztuta dago (salmenta eta alokairua) eta bihartik aurrera interesdunek izena eman ahalko dute.
Batean edota bestean parte hartu nahi duenak inprimaki hau bete beharko du eta Udaletxeko harreran entregatu urtarrilak 21 baino lehen (hau barne). Hemen inprimaki orriak:
Eskaerarekin batera (eta ondorengo izapideetan) aurkeztu beharrekoak inprimakiak hauek dira:
- Erosteko interesa dutenek 500 euroko fidantzaren ordainagiria (azken prezioari kentzen zaio). Aldiz, alokairuko eskaeretara aurkezteko ez da inolako diru-sarrerarik egin behar.
- Errolda ziurtagiria (Getarian erroldatuta ez badaude)
- Ezintasuna / murriztutako mugikortasuna egiaztatzeko dokumentuak
- Jabetza Erregistroko ziurtagiria (Getarian garajerik ez dutela)
- Errenta aitorpena edo Ogasunaren ziurtagiria
- Jarduera-lizentziaren egiaztagiria
- Etxebizitza-jabetzaren ziurtagiria
Aurkeztu behar diren dokumentuen gehigarrien inguruko informazioa zehatza hemen aurki daiteke: Salmenta_dokumentazio_osagarria / Alokairua_dokumentazio osagarria


