Hainbat gai landu eta onartu dira azaroko ohiko Udalbatzarrean.
azaroa / 25, 2025
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal bakoitzaren artean etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko lankidetza hitzarmena urte batez luzatzeko erabakia hartzea. Aho batez onartu da.
- Klimarako eta Energiarako Alkatetzen Itunera atxikitzea. Aho batez onartu da.
- Cristobal Balentziaga kaleko garaje publikoen deialdia alokairu kontratu bidez aparkalekuak esleitzeko. Aho batez onartu da.
- Cristobal Balentziaga kaleko garaje publikoen deialdia salmenta bidez aparkalekuak esleitzeko. Aho batez onartu da.
- Cristobal Balenciaga 14 -2 solairuko 48 zenbakidun aparkatze plazaren emakida uztea eta dagokion diru-kopurua bueltatzea. Aho batez onartu da.
- 2026.ekitaldirako aurrekontuen hasierako onarpena. EH Bilduren aldeko 6 bozka eta EAJko 5 abstentziorekin onartu da.
- Kreditu aldaketa. Aho batez onartu da.
- 2006.ekitaldiko maileguaren amortizazioa. Aho batez onartu da.


