MUSIKA ESKOLAKO BI GELETAN LUR LAMINATUA JARRI DU UDALAK
uztaila / 11, 2024
Urtez urte Musika eskolan hainbat hobekuntza egiten ari da Udala. Aurtengoan, eta aurreko urtekoari jarraipena emanaz, beste bi geletan lur laminatua jarri da. Esku-hartzea egokia izateko lehendabizi hondatuta zeuden baldosak konpondu behar izan dira.
Gorka Margoak S.L enpresak egin ditu lanak eta 5.355,16 euroko kostua izan dute.