Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Hirigunea eta portuaren arteko hainbat ezponda egonkortzeko obrak martxan jarri dira astelehenean

urria / 15, 2024

Getariako Udalak, Eusko Jaurlaritzako portu agintaritzarekin elkarlanean, Ikerlur ingeneritza enpresari, 2023an herriko alde zaharra eta mollaren artean dauden hainbat magalen egoera aztertzeko eskatu zion. 2024ko urtarrilean ezponda hauek egonkortu eta babes sistemak jartzeko gauzatze proiektua erredaktatu zuen ingeneritza enpresak. Datozen egunetan Tesinsa enpresa obra exekutatzen hasiko da.

Orain martxan jarriko diren esku-hartzeek Gaztetape, Viveros San Antón eta Malkorbeko ezpondetan izango dute eragina. Obraren guztiaren iraupena 10 aste ingurukoa izango da eta 351.589,99 €ko kostua izango dute egingo diren lan guztiek.