Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

HIRIGUNE INGURUKO HAINBAT EZPONDA EGONKORTZEKO ESLEIPENA MARTXAN DA

maiatza / 09, 2024

Getariako hirigunea eta portuaren arteko hainbat penditzen segurtasun egoera ez da egokiena. Hala ondorioztatu ziren Getariako Udalak Ikerlur ingeneritza geologikoa eta geoteknikoak 2023an  enkargatu zizkion bi txostenetan.

Ikerlurrek hainbat gune aztertu zituen eta horietako Udalak atera berri duen leihaketan aurrera eramango direnak Gaztetape, menditxo eta Malkorbeko magalak izango dira. Gune horietan jada segurtasun sistemak existitzen badira ere guztien egoera ez da berdina eta proiektuak leku bakoitzean egin beharreko lanak jasotzen ditu. Hau da, egungo segurtasun sistemak osatu, eguneratu edota guztiz berritzea.

Egonkortze eta babes sistemak jartzeko obra hauek udara ondoren martxan jartzea aurreikusten dira eta 496.085,88€ aurrekontua izango lukete.

Zenbateko honen finantziazioa urteetan udarako mollako aparkalekuen kudeaketatik aurreztutako diruetatik egingo da. Izan ere, portuko aparkalekuen kudeaketa Getariako Udalak egiten du horretarako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin duten hitzarmen bati esker. Bertan jasota dagoenean oinarrituta bi instituzioak ados jarri dira herritarren segurtasuna eta mollaren jarduera ekonomikoa bermatzeko lanak hauek egiteaz.

Kontratazio plataforma