EUSKALTXETAN ALOKAIRUZKO ETXEAK ERAIKITZEKO BESTE PAUSU BERRI BAT
Getariako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 2023ko maiatzaren 12n sinatu zuten Euskaltxetan zuzkidurazko etxebizitzak eraikitzeko lankidetza-hitzarmena. Ordutik, eta egitasmoak aurrera egin dezan, hainbat pausu eman dira.
Proiektuaren garapenerako ezinbesteko lehen urratsa Hiri antolamenduko Plan Berezia eta eranskinak idaztea da. Eusko Jaurlaritzak 2023ko abenduaren 27an argitaratu zuen esleipena eta orain jakin da jasotako 7 eskaintzen artean an hauek aurrera eramango dituen enpresa KREAN, S. COOP. Izango dela.
Plan Bereziaren idazketak 41.140€ zenbatekoa izango du eta enpresak, Getariako Udalaeta Jaurlaritzarekin elkarlanean, 12 hilabeteko epean exekutatu beharko ditu idazketa-lanak. Lan hauek amaituta Eusko Jaurlaritzak eraikina definitzeko proiektu teknikoa landu beharko du.
Informazio zehatzagoa kontratazio profilean