ZAINDU UROLA KOSTA EGITASMOAREN BAITAN DOAKO EUSKARAKO IKASTAROAK
otsaila / 05, 2024
Urola Kostan adineko pertsonek beraiekin harremana euskaraz izatea eskatzen dute. Hori dela eta, euskaraz dakiten zaintzaileak baloratzen dituzte. Behar hori asetzeko 30 orduko ikastaroa antolatu da:
- Edukia: Zaintza arloan aritzeko euskarazko hiztegia (oinarrizko maila).
- Noiz: 2024/02/19- 2024/03/01
- Ordutegia: 15:00 – 18:00
- Non: Oteitza Lizeo Politeknikoan (Gipuzkoa Kalea, 5, 20800 Zarautz)
- Nork eskainia: Zarauzko Udal Euskaltegiak
Estimulazio psikoemozionala
Adineko pertsonen kalitatezko zaintzak, horien alderdi kognitiboa, emozionala eta fisikoa estimulatzea eskatzen du, horien ongizatean positiboki eragiteko. Hori dela eta, honako ikastaroa antolatu da:
- Edukia: Pertsonen bizi-historia, gustuak, beharrak eta lehentasunak ezagutzeko estrategiak aztertuko dira, baita eguneroko bizitzan zentzua duten jarduerak nola sustatu ere; eta eguneroko errutinen balio terapeutikoa landuko da.
- Noiz: 2024/03/04 – 2024/03/07
- Ordutegia: 15:00 – 17:30
- Non: Oteitza Lizeo Politeknikoan (Gipuzkoa Kalea, 5, 20800 Zarautz)
- Nork eskainia: Matia Fundazioak