KONPARTSAKO BATZORDEAK, HERRIKO JOSTUN ETA/EDO LAGUNTZEKO PREST DAGOEN ORORI ZUZENDUTA BILERA IREKIA ANTOLATU DU
GETAIKO KONPARTSA BUELTAN DA!!!
Lau urteren ostean, Getariako kaleak kolorez eta musikaz bete nahi ditugu.
Herria eta herritarrak dantzan jartzeko asmoz, aurten *Afrika* izango dugu dantzarako gaia.
Kontinente oso bat, gai zabala, errealitate ezberdinak biltzen dituena. Aniztasun eta errespetuz jokatu nahi dugu.
170 pertsona inguru animatu dira dantzara eta haientzat Afrikatik zuzenean ekarritako oihalekin jantziak egitea da asmoa.
Horretarako, elkarlana ezinbestekoa dela uste dugu, eta beraz, *herriko jostun eta/edo laguntzeko prest dagoen orori* oihal eta hari artean aritzeko *laguntza eskatu nahi dizuegu*.
Hau guztia antolatzeko *bilera* bat egingo dugu *Maiatzaren 23, asteartea, 18:30ean Alondigan*.
Mila mila esker!
*EZ DADILA HARIA ETEN!!*
Getaiko Konpartsako Batzordea