CORONABIRUSA DELA ETA UDALAREN ADIERAZPENA - BANDO MUNICIPAL
Ost, 12/03/2020 – 09:54
EUSKERA
Udal-Zerbitzu sarearekin koordinaturik (Zaharren Elkartea, Kiroldegia, Musika Eskola, Liburutegia…), Osakidetzaren aholkuak jarraitu ahal izateko lanean ari da Getariako Udala.
Covid-19 birusa dela Getariako Udalak udal-zerbitzuetako arduradunekin koordinaturik, Osakidetzaren aholkuak jarraituz, hainbat PREBENTZIO NEURRI hartu dira, eta horien berri eman nahi da:
– Osakidetzatik zabaldutako prebentzio aholkuak zabaltzen laguntzea.
– Udal egoitzetan higiene neurri bereziak ezartzea.
– Osakidetzaren aholkuari jarraituz Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartea ixtea.
Horrez gain herritarrei dei egiten die Osakidetzak emandako aholkuak jarraitu, eta erantzukizunez eta arduraz jokatzea.
Zuzeneko informazioa jasotzeko – Información actualizada
https://www.euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berria/
Jarduteko protokolo osoa (txostena) – Protocolo de actuación completo (informe)