Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

COVID 19: UDARAKO DENBORALDIARI BEGIRA, LEHEN BABES NEURRIAK HARTU DIRA GETARIAKO HONDARTZETAN

maiatza / 29, 2020

Ost, 29/05/2020 – 14:00

[EUS]Udako denboraldia gainean dugu, hori dela eta udalak ondorengoak azpimarratu nahi ditu Covid19aren kutsaduraren inguruan hartu beharreko neurriei buruz.

  1. Babes neurriak ez erlaxatzea, espazio publikoetan maskarillak erabiltzea eta gutxieneko bi (2) metrotako tartea errespetatzen jarraitzea.
  2. Denda, terraza, taberna eta jatetxeetan ezarrita dauden babes neurriak zorrotz betetzea
  3. Hondartzei dagokionez, aste buru honetarako lehen neurriak hartu ditu udalak.
  • Malkorbe eta Gaztetapen hondartzetan sarrera bat itxi da.
  • 2 metrotako tartea uztea derrigorrezkoa dela gogora arazteko kartel informatiboak ipini dira.
  • Datozen egunetan, udako denboraldiaren hasierarekin batera, babes neurri hauek osatu eta jakin arazi egingo ditu.

4. Hondartzetan baimendutako jarduerak.

  • Hondartzetako joan-etorriak, egonaldiak eta banakako kirol eta jolas jarduerak egitea baimentzen da, distantziak mantentzea zainduz.
  • Objektu pertsonalak, eskuoihalak, etzateko aulkiak eta antzeko elementuak beste erabiltzaile batzuekiko bi metroko segurtasun-perimetroa bermatzeko moduan kokatuko dira, elkarrekin bizi diren bainularien kasuan izan ezik.
  • Aisialdiko bainuak baimenduko dira, bai eta eguzkia modu estatikoan hartzea ere, baldin eta hondartzako araudiak baimentzen baditu.