Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00
Bikain ziurtagiria logoa

Itzulpen automatikoa / Machine translation

4 farola berri oinezkoen joan-etorria seguruago egiteko.

azaroa / 16, 2025

Azken egunetan Getariako udal zerbitzuetako langileak Gaztetape eta Amaia Lasa begiratokia batzen dituen pasabidean lanean jardun dira, argiztapen hobetzeko farolak jartzen. Detaile batzuen faltan esku-hartzeak amaituta ostegunean piztu ziren lehen aldiz argiak.

Malkorbeko aldean ez bezala, herrigunea mollakin lotzen duen zati honek ez du inoiz argiztapenik izan eta leku ilun samarra egiten zen. Herritar bat edo bestek horrela adierazi izan dute. Orain, eta herritar oinezkoen  segurtasuna eta konfiantza hobetzeko, Udalak 4 farola jarri ditu. Udal brigadako langileak arduratu dira lan hauetaz eta egin duten lan txukunari esker, herrian puntu ilun bat gutxiago dugu. Bejondaiela!