Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

2026ko idazleentzat egonaldiak.

azaroa / 04, 2025

Gaur aurkeztu da 2026ko deialdia, eta aurtengo berritasuna. Bertan parte-hartu dute Getariako Udaletik Haritz Alberdi Arrillaga alkatea eta Ekaitz Esteban Pertusa Kultura zinegotziak. Lesakako Udaletik Ladis Satrustegui Alzugaray alkatea eta Eneko Fernandez Maritxalar Kultura zinegotziak. Uxue Alberdi Estibariz ekimenaren bultzatzaileetako bat ere bertan izan da

Getariako Udalak, herriko hainbat ostalarirekin lankidetzan, idazleentzako egonaldiak eskaintzeko egitasmoa jarri zuen martxan 2024 eta 2025 urteetan. Irabazi asmorik gabeko egitasmo honek, herriko turismo-baliabideak kultur-sortzaileen eskura jartzea eta euskarazko idatzizko sorkuntza bultzatzea ditu helburu.

Idazleen egonaldiak deialdia 2026 Aurreko edizioeko parte-hartzaileak –idazleak eta ostalariak– asebeteta gelditu dira esperientziarekin. Horregatik, aurten ere beste deialdi bat egingo dugu 2026 urterako.

Aurtengoak, gainera, badu berritasun bat: deialdia Lesakako herriarekin batera egingo du aurten Getariak. Hartara, bi herrien arteko lankidetza sustatuko da, bi herrietako turismo-baliabideak idazleen eskura jartzeaz gain. Ederra litzateke nazio mailako sarea egiten joatea, gure herrietako baliabideak euskaraz sortzen ari diren kulturgileei eskainiz. Getariako esperientziak interesa sortu zuen lesakarrengan, eta, bi herrien arteko harremanak egin du posible deialdi bateratu hau.

Deialdiaren nondik-norakoak, oinarriak, hemen eskura daitezke.