Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

2026ko herriko egutegia banatzeari ekin zaio.

abendua / 02, 2025

Azken urteetan egin bezala 2026an ere, Getariarrok gure herriko egutegia izango dugu; gure herrira egokitutako kalendarioa.

Aurten egutegia zipriztinduko duen gaia San Anton mendiko biodibertsitatea izango da. Azken hilabeteetan Arkamurka eta Aranzadiko lagunekin San Anton mendian dugun altxor paregabea ezagutzeko aukera izan dugu. Bertako izaki bizidunen inguruko ikerlan ederra egin du Aranzadiko kide den Joxepok eta Udalarekin elkarlanean panelak, hitzaldiak, irteerak eta web-gunean atal berezitu bat eskaini zaio guztiari.

Orain, argazki eta bideotxo eder batzuk lagunduta, 2026ko egutegian jasoko dira txoko polit horretako hainbat iruditxo.

Datozen egunetan egutegia herriko buzoi guztietara banatuko du Artzapek. Nahi duenak ostiraletik aurrera Turismo Bulegoan ere eskuratu ahalko du (bukatzen diren arte).

Egutegia PDFn