2025ko aurrekontuei hasierako onarpena eman dio Udalbatzarrak.
azaroa / 27, 2024
Atzo, asteartea 26, ohiko Osoko Bilkura egin zen Udalean. Bertan bi gai eztabaidatu eta bozkatu ziren:
.1.- 2025ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontua guztira 5.564.334€koa izango da. EH Bilduren 6 aldeko bozka onartu ziren, EAJren 5 hautetsiek kontrako bozka eman zuten. Hauek izan dira, besteak beste, onarturiko gastu-partida nagusiak:
- Berdintasunerako iaz baino 6.978€ gehiago, 21.000€ guztira:
- Berdintasun plana garatzea: 9.000€.
- Berdintasun ekimenak: 8.000€.
- Getariako emakumeek historian izandako papera ikertzeko beka: 4.000€.
- Euskara eta kultura:
- Euskara: Aroa planetik sortutako ekimenetarako 8.500€.
- Salbatore Deunaren jaiak: 85.000€, iaz baino 20.000€ gehiago.
- Herri identitatearen hausnarketa-prozeduraren ondorioak gauzatzeko: 10.000€.
- Izan Arrantzale ekimena, belaunaldi berriak arrantzara hurbiltzeko: 4.000€.
- Hirigintza/Ingurumena/Tokiko garapena:
- Kiroldegi kanpoko estalpea eraikitzea: 751.000€
- Argiteriaren berrikuntza lanak: 55.000€.
- San Anton mendiko biodibertsitatean oinarritutako kartel informatiboak: 15.000€.
- Haur parkeen eraberritzea: 40.000€.
- Auzo eta herri bideak nahiz seinaletika eguneratu eta berritzea: 46.000€ (iaz 20.000€).
- Santanapeko bidea zabaltzeko proiektua idaztea: 18.150€.
- Etxebizitzen egoeraren azterketa orokorra: 18.150€.
- Herrerieta eta Balentziaga kaleak lotzeko igogailu publikoaren proiektua idaztea: 33.000€.
- Hirigintza Antolaketarako Plan Orokorraren idazketa: 50.000€.
- Hondartzako zaintza eta sorospen zerbitzua: 172.000€.
- Portuko eremuko jarduerak: 350.000€ (magalak amaitu, argiteria, pintaketak…).
- Aldamar parkeko inpermeabilizazio lanak: 30.000€.
- Gazteria:
- Espazio autogestionatua: 224.050€.
- Gazteentzat alokairua: 9.000€
- Gizarte-ongizate:
- Gizarte Beharrizan Laguntzak (AES): 50.000€
- Arreta psikologiakoak, arriskuan dauden familiei atentzioa: 32.000€
- Udal laguntza: 10:000€
- Larritasun kasu bereziak: 2.450€
- Hezkuntza:
- Musika eskola: 18.000€ (langileen baldintzen eguneratzea eta instalakuntzen berrikuntzak).
- Eskolako berrikuntza lanak: 10.000€
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratzen denetik 15 lan-egun egongo dira ekarpenak egiteko.
2.- Ibilgailuentzako aparkalekuen Getariako Udal ordenantzen aldaketari egindako ekarpenak. Aho batez onartu ziren:
- Malkorbera doan bidearen hasieran 4 aparkaleku egoliar bihurtzea.
- Jarduera profesionaletarako (ez ostalaritza, komertzio, museo etab.) zerbitzuaren identifikazio-txartelak ezartzea, jarduera bakoitzeko gehienez 3, ordu eta erdiko gehieneko iraupenarekin, beti jarduera profesionalaren ordutegian, eta 30€ko kostuarekin urteko eta txartel bakoitzeko.
Hemen aurki daiteke aparkalekuen udal ordenantzaren behin-betiko testua.
