2025eko aurrekontu partehartzaileak
urria / 23, 2024
2025ko aurrekontuak prestatzeko momentua iritsi da eta Getariako Udalak herritarrekin elkarlanean egin nahi duen parte-hartze prozesua martxan jarri du. Aurrez egin izan den moduan, getariarren ideiak, proposamenak eta beharrizanen berri izatea da helburua.
Nola ekin daitezke ekarpenak?
- Jarraian bete ahal izango den galdetegiaren bitartez nahi beste ekarpen egin ahal izango dira, herriaren interesekoak diren hainbat alorren inguruan.
- Parte hartzea paperean egin nahi izanez gero, gerturatu Udal bulegoetara.
Galdetegia urriaren 23tik 29 bitartean egongo da zabalik, biak barne.
Honetaz gain, auzoetan zuzeneko bi batzar deialdi egingo ditugu:
– Urriak 29 Askizuko Elkartean 20:30etan
– Urriak 30 Miako Elkartean 20:00etan