2024EAN SORMEN EGONALDIAK EGINGO DITUZTEN IDAZLEAK
IDAZLEENTZAKO SORMEN EGONALDIAK
Azaroan aurkeztu zen egitasmo honek, euskal idazleek herrian ostatua hartu eta bertan lan egiteko aukera eskaintzea du helburu, euren sormen-lana kontzentratuta eta distraziorik gabe lan egin dezaten. Egonaldi hauek, herriko ostatu desberdinetan egingo dira.
2024 URTEAN HERRIAN IZANGO DITUGUN IDAZLEAK
Zortzi proiektu aurkeztu dira guztira, eta hauetatik 3 izan dira hautatuak, bi saiakera literario eta ipuin liburu bat.
Hautatuak:
Oihane Zuberoa Garmendia. Erronkariarra. Transhumantzia abiapuntu, arbasoen lekualdatzeko bidaietatik, iraganeko, oraineko eta etorkizuneko bidaiei eta turismo ereduei buruzko saiakuntza bat egingo du.
Epotx etxean, otsailaren 10etik 16ra
Iñigo Martinez Peña. Gasteiztarra. Ezinezkoaren balioa: Bizitzaren hutsuneen inguruan bueltaka izeneko saiakera bat idazteko lanean arituko da.
Saiaz hotelean, martxoaren 10etik 15 era
Olatz Mitxelena Larreta. Oiartzuarra. Egunerokotasunak eskaintzen dizkigun egoeren inguruko ipuin-liburu batean murgilduko da.
Katu-kale apartamentuetan, martxoaren 17tik 33ra.