Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

2023ko martxoaren 8rako Getariako Udalaren Adierazpena

martxoa / 08, 2023

Martxoak 8 Udal Adierazpena

25 urte baino gehiago igaro dira, Beijineko Adierazpenean eta Ekintza Plataforman, erabakiak hartzerako orduan, gizonen eta emakumeen artean parte-hartze politikoa eta boterearen banaketa orekatua lortzeko nazioarteko akordioa hartu zenetik. Nahiz eta aurrerakuntzak izan diren, munduko herrialde gehienek ez dute genero berdintasunik lortu, eta gutxi batzuk bakarrik ezarri edo bete dituzte sexuen arteko berdintasunean asmo handiko helburuak.
Egungo krisi anitzen testuinguru honetan, gizarte, ekonomia, ingurumen eta gobernantza ereduak birplanteatu nahi dira, berdintasun-arrakalak gutxitzeko asmoarekin, arrakala horiek gizartearen zati handi batentzat handitu direlako eta, batez ere, emakumeentzat. Orain da liderrak izateko garaia, erakundeak eta gizartea eraldatzeko harreman-eredu askoz ere inklusiboagoak, kooperatiboagoak eta sortzaileagoak lortzeko. Sektore anitzeko lankidetzako gobernantza feministaren eredu baterantz aurrera egin behar da, elkar entzutean oinarrituz,
baita botere eta erantzukizunen banaketa eta partaidetza-prozesuak abian jartzean ere.

Mugimendu eta talde feministak eta emakumeenak, aniztasunean eta belaunaldien artean, berdintasunaren inguruko hainbat gai salatzeko eta eskatzeko mobilizatzen ari dira. Adibidez, arrazakeriaren kontrako justiziatik hasi eta soldata-berdintasuneraino, indarkeriaren amaiera eta emakumeen aurkako diskriminazioa, sexu-jazarpenaren ezabatzea, klimaren aldeko justizia,
bakea mantentzea, eta hainbat gehiago. Emakumeek politikan eta erabakiak hartzerakoan berdintasunean parte hartzea eta lidergoa izatea funtsezkoak dira, 2030an, Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzeko. Hala ere, tokiko eremutik orokorrera, emakumeen parte-hartzea mugatua izaten jarraitzen du, alderdi formaletako erabakiak hartzerakoan, besteak beste, politika gaietan, administrazio publikoan, enpresa pribatuetan, unibertsitatean, sindikatuetan, elkarte eta kooperatibetan, eta beste hainbat sektoretan.
Martxoaren 8 honetan, emakumeen nazioarteko egunean, lehentasunezkoa da emakumeen lidergoak sustatzea, gobernantza feministaren eta lidergo partekatuaren eredu batetik abiatuta. Era berean, berdintasun arloan erabakiak hartzean, emakumeen parte-hartzea areagotzeko baldintzak sortzearen alde lan egin behar da. Emakumeen parte-hartzea ikuspegi askoz ere
zabalago batetik ulertu behar da, ez bakarrik ikuspegi formal edo arauemailetik. Emakumeek erabakiguneetan parte hartzeko dituzten baldintzak aldatu behar ditugu.

Emakumeen parte-hartzearen alde lan egiteko, beharrezko :

  • Botere-espazioak partekatzea eta uzteak eragozten dituzten erresistentziei eta inertziei
    aurre egitea. Horretarako, kristalezko sabaiak hautsi behar dira, espazio guztietan, aniztasun
    osoan eta ikuspegi intersekzionalarekin emakumeen presentzia bermatuko duten neurriak
    ezarriz.
  • Zaintza-lanen banaketa erantzunkidean aurrera guztiz egitea, justizia-printzipioa delako eta
    emakumeen gainkargak herritartasun osoa egikaritzea mugatzen duelako.
  • Zaintza eta bestelako lan feminizatuen sektore profesionala prekarizatuak balioestea, eta
    sektore horri gizarte-balioa aitortzea, bere baldintzak hobetuz.
  • Emakumeek lidergoetan duten konfiantza, sinesgarritasuna eta eragina mugatzen duten
    estereotipo eta aurreiritziei aurre egitea.
  • Emakumeen aurkako indarkeria-mota guztiak desagerraraztea, baita emakumeen aurkako
    indarkeria politikoa ere.
  • Lidergoan jarduteko praktikak eta moduak deseraikitzea, besteak beste, menderatzean
    oinarritutako eredu androzentrikoak, zaintzaren denborak eta erantzukizuna kontuan hartu
    gabe, emakumeen eta boteretik baztertutako beste kolektibo batzuen talentua eta jakintzak
    mesprezatuz, eta talde-lana ez baloratuz.
  • Emakumeen eta nesken eskubideak ikuspegi intersekzionala, berritua, erradikala eta
    eraldatzailea duen agenda feministaren erdigunean jartzea, emakume horiek boterean
    duten bazterketa sistematikoari aurre egiteko eta desberdintasun-arrakalak murrizteko.

Horregatik, euskal udalerriok, gure eskumenen markoan, konpromisoa hauek hartzen ditugu: emakumeen lidergoa bultzatzea eta boterea berdintasunean egikaritzeko baldintzak erraztea. Estamentu publiko eta probatu guztietan emakumeen ahalduntzea eta parte-hartzea sustatzen duten politikak indartzea da helburua, martxoaren 3ko 1/2022 Legean, Emakume eta Gizonen
berdintasunerako legearen bigarren aldaketari buruzkoan, ezarritakoaren arabera:
1. Eskualdeko Emakumeen Etxeekin harremanak sendotzen joatea.
2. Ahalduntze programak eta eskolak baliabide eta leku egokiez hornitzea
3. Mugimendu feministaren eta emakume-elkarteen parte-hartzea indartzea eta Udaleko Berdintasun Planean agertzen diren betebeharrak betetzen joatea.
4. Berdintasun-planen intersekzionalitatea indartzea gure gizartea osatzen duten eremu guztietan, emakumeek beraien aniztasunean duten parte-hartze osoa eta eraginkorra finkatzera iristeko.
5. Adinaren eta generoaren arabera bereizitako datuak sortzen hastea, 1/2022 Legearen aginduak dakarrena kontuan hartuz, neskatilen, neska nerabeen eta emakumeen bizitzetan eragin zuzena izango duten politikak egiteko informazioa emateko
6. Politikan sartzen diren emakumeentzako ikaskuntza- eta ahalduntze-guneak antolatzea, emakume hautetsien arteko laguntza-, elkartasun- eta aliantza-sareen bidez, adibidez, Basqueskola Sarea, edo beste sare batzuk
7. EUDELeri eskatzea, indarkeria politikoari aurre egiteko protokoloak proposa ditzala, emakumeen partea hartzeari eta erabakitzeko gaitasunari buruzko ikerketa bultza dezala eta ordezkaritza orekatu baterantz egiten diren aurrerapenak babes ditzala.

SINATUTA: Getariako EH BILDU eta EAJ alderdiak