Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Hasi dira Elkano eta General Arnao kaleko irisgarritasuna hobetzeko lanak

urria / 10, 2022

Herritarren ongizatea bermatzeko, udal honen lehentasunetako bat da irisgarritasun-planean jasota dauden egitasmoak aurrera eramatea. Horren adibide dira Alde Zaharreko kale guztietan zenefa jartzeko egin diren lanak. Azkenak, hain zuzen ere, uda honetan bertan egin dira, San Roke eta Iribarrena kaleetan.

Aipatu berri diren lan horiek egiteaz gain, irisgarritasuna hobetzeko, berebiziko garrantzia du adokinen artean geratzen diren tarteak betetzeak. Horrenbestez, eta beste kaleetan egindakoari jarraipena emanez, oraingoan Elkano eta General Arnao kalean detektatu diren guneetan egingo dira betetze-lanak.

Aurreko astean, gune horiek prestatzen ibili dira udal-langileak, eta datozen egunetan Art enpresa arduratuko da Elkano kalean atzeman diren hutsune horiek betetzeaz. Lan horiek egiteko, Udalak 18.718,10 €-ko inbertsioa egingo du (BEZ barne).