Zumaiako Soldadura Zentroan, hurrengo ikasturtean Soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketa ikasteko izen-ematea ekainaren hasieran hasiko da.

Ast, 20/05/2019 - 12:34

Urola Kostako Udal Elkarteak Zumaian duen Soldadura Zentroan soldadura, fabrikazio eta muntaketako Oinarrizko Lanbide Heziketa ikas dezakete Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urte bitarteko gazteek.

Ikasketa praktikoak dira, soldadurako lanbidearen oinarrizko ezagupenak eskuratzeko. Bi ikasturte izaten dira.

Praktikak lantegietan eta udalentzat

Bigarren ikasturtean ikasleek praktikak egiten dituzte bailarako lantegietan edo bailarako udalentzat. Amaitzear dugun ikasturte honetan, adibidez, lan hauek egin dituzte:

• 10 ikasle praktikak egiten ari dira ondorengo lantegietan: Ondozabal Group, Mendiaraiz S.L., eta ZUE galdaragintza enpresan.
• Udal Elkarteko Ingurumen Sailarentzat hondakinak biltzeko garbiguneko edukiontzi handi bat egin dute ikasturtean zehar. Fabrikazio prozesu osoa ezagutu dute, materiala eskatu, lana planifikatu, edukiontzia egin, bukaerako kalitatea...
• Zumaiena ikastetxerako bizikletak, skate-ak eta mikropatinak uzteko altzairuzko euskarriak egin dituzte.
• Orioko Udalarentzat altzairu herdoilgaitzeko bizikletak uztekoak egiten ari dira.

Erantsitako prentsa-oharrean dituzue xehetasun guztiak.

Ikus albistea gure webgunean: http://www.urolakosta.eus/eu/-/soldadura-ikasketak-2019-20-ikasturtean-o...