ZARAUZKO TRIATLOIA 2019 - NOLA ERAGINGO DIO GETARIAKO JOAN-ETORRIARI?

Ost, 06/06/2019 - 09:51

ERREPIDEA ETA NORABIDE ALDAKETAK!!!

Larunbatean, ekainak 8, Zarauzko Triatloia dela eta, errepide mozketak izango dira.

Zarautz, Meagas, Aizarnazabal eta Oikia artean itxita egongo da GI-2633 errepidea, 15:30etik 18:00ak arte. Zumaia eta Zarautz arteko kostako errepidea, N-634a, 16:00etatik 18:30ak arte itxiko dute; Zarauzko noranzkoan. Zarautz eta Orio artean ere itxiko dute, Orioko noranzkoan, 17:00etatik 18:45 arte. Trafikoa A-8tik bideratuko dute.

Zarauzko hiriguneko zenbait kaletan ere eragin nabarmena izango du kirol probak. Zigordia, Seitximeneta, Manzisidor eta GIpuzkoa kaleak moztuta egongo dira, 17:50etik 21:30ak arte.

Bestetik, autobus zerbitzuan ere eragina izango du.