SAHATSAGA GOIKO ETXEBIZITZEN SUSTAPENA

Ost, 04/10/2018 - 14:21

SAHATSAGA GOIKO ETXEBIZITZEN SUSTAPENA.

GETARIAKO UDALAREN OHARRA.

"Sahatsaga Goiko" eremua erabat garatzeko bidean, Udalak etxebizitza-sustapen berria egingo dela iragarri nahi du.
Legegintzaldi hasieran agindutakoari eutsiz, 30 etxe libre aurreikusten ziren eremuan aldaketa egitea lortu da. Horren ondorioz, sustapen berrian 60 etxebizitza berri eraikiko dira: 20 BOE, 20 tasatu eta 20 libre.

Udalaren eta Amenabarren (lursailaren jabea) arteko negoziazioari eta lankidetzari esker izan da posible sustapen berri hau.

ETXEBIDEN IZENA EMATEKO DEIA

Babes ofizialeko etxebizitzen eta etxebizitza tasatuen sustapenean interesa izan dezaketen guztiek ETXEBIDEN izena emanda egon behar dute ezinbestean. Informazio guztia www.etxebide.euskadi.eus web orrian argitaratuta dago.
Inprimakiak Udaletxean eskuratu ahal izango dira.
Epea: urriaren 2tik urriaren 16ra.

Etxebizitza librean interesa dutenek, berriz, zuzenean Amenabarrekin jarri beharko dute harremanetan.

Bestalde, etxebizitza-sustapen honetan interesatuta daudenek zer baldintza bete behar dituzten arautzeko ordenantza prestatzen ari da Udala. Urtea amaitu aurretik prest izango dira, eta orduan emango dira beharrezko azalpen zehatzak.

Getaria, 2018ko irailak 30