ODOL-EMATEA - Otsailak 26, ostirala 19:00-21:00

Ost, 19/02/2016 - 11:52

Otsailak 26rako odol-ematea deitu du Gure Txeru elkarteak.
Ostiral arratsaldean, 19:00etatik 21:00etara bitartean odol emateko aukera izango da Getariako Osasun Zentro berrian, emaile izan nahi duten guztiak ongietorriak izango direlarik bertan.
18 eta 65 urte artean badituzu eta odola eman nahi baduzu, gerturatu bertara.
Gomendioak: odola eman aurreko hiru orduetan koipe gutxiko jakiak hartzea eta botikaren bat hartzen ari bazara, odola emateko lekura eraman eta medikuarekin kontsultatu.

Departamento: