MINTZALDIA. ELKANO ALA ELKANOAK HISTORIA, MEMORIA ETA KONTAERAK / ELKANO O ELKANOS: HISTORIA, MEMORIA Y RELATOS

Ast, 08/06/2021 - 08:21
  • {[EUS]

 Elkano Fundazioak eta Getariako Udalak, “Mundubiraren ubera” programazioaren barnean, “Elkano ala Elkanoak: historia, memoria eta kontaerak” izeneko topaketa-zikloa antolatu dute, errelato historikoaren eraikuntzaren inguruan hausnarketa bultzatzeko.  Lehen saioa ekainaren 10ean izango da.  Bertan parte hartuko dute UPV/EHUko filosofia-irakasle Ekai Txapartegi (“Elkanoko Juan Sebastian. Berpizkundeko humanista utopikoa”) eta Euskal Itsas Museoko zuzendari Xabier Alberdi ("Elkanorena kasualitate izan al zen?"), Xabier Kerexetak, historialaria eta Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan etnografoak, dinamizatuta. Euskaraz. Mahai-ingurua Getariako Iturzaeta aretoan izango da, 19:00etatik 20:30era. Modu presentzialean bertaratzeko, beharrezkoa da aurretiaz Getariako turismo bulegoan izena ematea. Fundazioaren Youtube-ko kanalaren bidez ere zuzenean jarraitzeko aukera egongo da. 

  • [CAS]

 En el marco de la programación ‘Mundubiraren ubera’ (la estela de la vuelta al mundo), la Fundación Elkano y el Ayuntamiento de Getaria han organizado un ciclo de encuentros que lleva por título “Elkano ala Elkanoak: historia, memoria eta kontaerak” (Elkano o Elkanos: historia, memoria y relatos) para favorecer la reflexión y el debate en torno la construcción del relato histórico. En el primer encuentro, que tendrá lugar el 10 de junio, el profesor de filosofía de la UPV/EHU Ekai Txapartegi (“Elkanoko Juan Sebastian. Berpizkundeko humanista utopikoa”), y el director del Museo Marítimo Vasco, Xabier Alberdi ("Elkanorena kasualitate izan al zen?", con Xabier Kerexeta, historiador y etnógrafo en Gordailua - Centro de Colecciones Patrimoniales de la Diputación Foral de Gipuzkoa, como dinamizador. En euskera. Las mesas redondas tendrán lugar  en el salón Iturzaeta de Getaria. Para asistir, es necesario inscribirse previamente en la oficina de turismo de la localidad. También podrán seguirse en directo a través del canal Youtube de la Fundación Elkano.