LIBURUTEGIAREN IREKIERA LIBURU MAILEGUAK HARTU ETA ITZULTZEKO

Ast, 01/06/2020 - 12:20

 SEGURTASUN PROTOKOLOA ETA LIBURUAK MAILEGUAN ERABILTZEKO PROZEDURA: Irekiera ordutegia. Ohi bezalakoa: 17.00-20.00 Ezer ikutu aurretik eskuak garbitu. Garbigarria liburutegi barruan eskura izango dugu IKASGELA EZ DAGO ERABILGARRI

 

  1. Kultur Etxean sartzerakoan pertsonen arteko distantziak  (bi metro) errespetatu eta zuen artatze-txanda izan arte itxaron. Lurrean X-az markatu dugu zain non egon zaitezketan jakiteko
  2. Barruan ahoa eta sudurra estaltzeko maskara janztea beharrezkoa izango da
  3. Erabiltzaileek banaka etorri beharko duzue. Menpekotasun kasuan izan ezik.
  4. 14 urtetik beherakoek familiako nagusi batekin etorri  beharko duzue egoera hau mantendu bitartean
  5. Oraingoz maileguak eta itzulketak  bakarrik egin daitezke liburutegian.  Hau da, aleak etxera eramateko etorri. Edo etxean dituzuenak itzultzera. Ezingo da bertan geratu marraztera, aleak eta prentsa kontsultatzera, irakurtzera, ordenagailuan egotera, kultur ekintza presentzialak gauzatzera,…  eta abar
  6. Itzultzeko dituzuen aleak liburutegiko sarreran espreski ipiniko dugun “itzultzepenen kutxa”-n utzi
  7. Liburutegiko aleak ezingo dira oraingoz ikutu. Beharrezkoa duzuena liburutegiko arduradunari eskatu eta berak emango dizue
  8. Behar duzuena aldez aurretik guri eskatzea gomendatzen dugu. Horretarako, nahiko zenuketena  telefonoz edo emailez eskatu eta guk prest dugunean bila etortzeko abixatuko dizuegu. Nahi duzuena libre dagoen jakiteko katalogoan kontsultatu dezakezue. Edo bestela, gurekin harremanetan jarri:
  9. Komunak itxita egongo dira.

Getariako katalogoa: https://www.liburubila.euskadi.eus/ 

Telefonoa: 943 89 61 47 (Astelehenetik ostiralera, 16.00tik 20.00tara)

Emaila: libgetaria@gmail.com

Mailegatutakoak etxera eramateko poltsa bat ekarri