Julen Garateren "Argi estalia" liburuaren AURKEZPENA, alondegian.

Ast, 24/10/2017 - 09:55
Fecha: 
Osteguna, 2 Azaroa, 2017 - 19:00

Getariako Askizu auzoko familia baten istorioa kontatzen duen "Argi estalia" eleberria aurkeztuko du Julen Garatek (azkoitia, 1968), alondegian.

LIBURUAREN ARGUMENTOA
Liburuaren argumentua ondorengoa da ... Goikoetxe familiakoek ama Agustiñeren testamentua entzutera joaten dira, aurreko mende bukaeran. Hor hiru seme-alabei eskutitz bana ematen zaie eta eskutitzetan azaltzen dena gero luzeago esplika-tzen da hainbat kapituluetan. Azken zatia Cadaquesen gertatzen da, Agustiñe eta Demetrioren laguna izan den Joanen jaioterria hurbilduko dira hiru anai-arrebak Joanen errautsak botatzera, ama hil eta hamabost urtera.

http://kritikak.armiarma.eus/?p=7284

Departamento: