IKASTAROA: ORDENAGAILUAREN APLIKAZIO PRAKTIKOAK, EGUNEROKO BIZITZAN ERABILTZEKO.

Ast, 13/03/2019 - 10:07

ETENGABEKO IKASKUNTZA / IKASTAROA

ORDENAGAILUAREN APLIKAZIO PRAKTIKOAK, EGUNEROKO BIZITZAN ERABILTZEKO

HASIERA: 21/03/2019
AMAIERA: 14/05/2019
Ordutegia: Asteartea eta osteguna, 16:30-18:30
30 ordu
NORI ZUZENDUTA: 55 urtetik gorako pertsonak, jubilatuak eta pentsionistak. *** Talde hauek lehentasuna izango dute, hala ere interesa duen edozein herritarrak parte hartu dezake.
*** 30 orduko ikastaroa, DOAN!!!
*** IKASLE KOPURUA – lekua mugatua
*** IZENA EMATEA: martxoaren 18ra, udal bulegoetan.
*** Ikastaroa Itxa Etxean (Jubilatuen Elkartean) egingo da.

FORMAKUNTZAREN HELBURUAK:
• Herritarrak teknologia berrietara eta informazioaren gizarte berrira ohitzea.
• Ordenagailua erabiliz, hainbat gauza egitea: CDak grabatu, musika entzun, filmak ikusi, argazkiak eskaneatu eta ikusi.
• Ordenagailuaren laguntzaz, etxeko kontabilitatea eramatea.
• Errenta-aitorpena egitea ordenagailuaren bitartez.
• Testu-prozesadore baten laguntzaz, testuak editatzea (gutunak, eskabideak, errezetak eta abar).
• Informatika-programa batekin, aurkezpenak prestatzea (zorion-mezuak, gonbidapenak, kartelak eta abar).
• Errezeta-bilduma bat sortzea, argazki eta guzti (paperean nahiz CDan).
• Administrazio publikoarekin tramiteak online egitea.