HONDAKINAK GAIKA SAILKATZEKO SISTEMA BERRIAK SOR DITZAKEEN ZALANTZAK ARGITZEKO INFORMAZIO SAIOEN BIGARREN TXANDA

Ast, 27/12/2017 - 10:40

#Getaria #Hondakinak
Ulpaino aretoan egingo da abenduaren 28an, goizeko 11:00etan, euskaraz, eta herritar orok izango du bertaratzeko aukera.

Urola Kostako Udal Elkarteak sustatu duen hondakinak gaika biltzeko sistema berria datorren otsailaren 1ean sartuko da indarrean.
Horren harira, abendua hasieran etxeetara bidalitako informazioa osatu eta zalantzak zein kezkak argitzeko helburuarekin informazio saioak egiten ari dira udalerri guztietan. Saio horietan hainbat argibide emango ditugu: zerbitzu berriaren inguruko xehetasunak, hondakin organikoak eta errefusa biltzeko edukiontziak irekitzeko txartela (banaketa, nola erabili…), sistema berria jartzeko egutegia…

Udal Elkarteak herritarrak animatu nahi ditu saioetan parte hartzera, “laburrak eta argigarriak” izango direlako.