HAURREK ETXETIK KANPO JOAN-ETORRIAK EGIN AHAL IZATEKO BALDINTZAK - CONDICIONES PARA QUE LOS NIÑOS Y NIÑAS PUEDAN DESPLAZARSE FUERA DE SU DOMICILIO DURANTE EL ESTADO DE ALARMA

Lar, 25/04/2020 - 19:00

(EUSK) 6 aste daramatzagu konfinamendu egoeran eta modu berezian hainbat giza-taldetan bereziki eragiten ari da, besteak beste gure etxeetako txikienetan. Argitaratu berri den aginduak alarma-egoera indarrean dagoen bitartean haurrek etxetik kanpo joan-etorriak egin ahal izateko baldintzak zehazten ditu eta udalak horien berri eman nahi du.

  • Baimendutako joan-etorriak:
    • NORK? 14 urtetik beharako haurrak eta heldu arduratsu bat; gehienez hiru haurrek osatutako taldeetan.
    • NON ?Erabilera publikoko bide edo espazioetan.
    • NOIZ? Eguneroko ibilaldi bat: gehienez ordubeteko iraupena; 9: 00etatik 21:00etara.
    • NORA? Gehienez kilometro bateko distantzia adingabearen bizilekuarekiko,
  • Auto-babeserako baldintzak
    • Eguneroko paseoan, pertsonen eta hirugarrenen arteko distantzia gutxienez bi metrokoa izango da.
    • Era berean, bete egin beharko dira COVID-19ren aurkako prebentzio- eta higiene-neurriak, osasun-agintariek adierazitakoak.
  • Baimendutako lekuak
    • Erabilera publikoko edozein bide edo eremutatik zirkulatu ahal izango da, baimendutako natur-gune eta berdeguneetatik barne, betiere adingabearen bizilekuarekiko kilometro bateko gehieneko muga errespetatzen bada.
    • Ezingo da aire zabaleko haurrentzako jolas-guneetara sartu, ez eta kirol-instalazioetara.
    • Hondartzara joan leike baina bainatu ez.
    • Jolas-parkeak itxita jarraituko dute.

Herri bezala, getariarron lehen helburua Covid19aren hedapena saihestea da eta orain bitartean denon jokabidea bikaina izan da eta etorkizunean ere horrela izango dela ez dugu dudarik. Bide horretan jarraitu behar dugu eta herritarrei eskatzen diegu arduraz jokatzen jarraitzea eta babes neurriak ez lausotzea.

Animo eta pazientzia,  elkar zainduz aterako gara honetatik!

Atxikiturik duzue Gobernu Agindu osoa.

 

 

(CAS) Llevamos 6 semanas en estado de confinamiento y somos conscientes que está afectando especialmente a los más pequeños de nuestras casas. La orden que acaba de publicarse establece las condiciones para que los niños y niñas puedan desplazarse fuera de su domicilio durante el estado de alarma y el Ayuntamiento quiere informar del mismo.

  • Desplazamientos permitidos :
    • QUIEN: Niños y niñas de hasta 14 años con un adulto responsable.
    • DONDE: En vías o espacios de uso público
    • CUANDO: Entre las 9:00 horas y las 21:00 horas.
    • A DONDE: Un paseo diario, máximo una hora de duración, en un distancia no superior a un kilómetro con respecto al domicilio del menor,
  • Requisitos para evitar el contagio
    • Máximo en grupos formados por un adulto responsable y hasta tres niños o niñas.
    • Durante el paseo diario deberá mantenerse una distancia interpersonal con terceros de al menos dos metros.
    • Asimismo, deberá cumplirse con las medidas de prevención e higiene frente al COVID-19 indicadas por las autoridades sanitarias.
  • Lugares permitidos
    • Se podrá circular por cualquier vía o espacio de uso público, incluidos los espacios naturales y zonas verdes autorizadas, siempre que se respete el límite máximo de un kilómetro con respecto al domicilio del menor.
    • No estará permitido el acceso a espacios recreativos infantiles al aire libre, así como a instalaciones deportivas, playas y parques.

Como pueblo, el primer objetivo de los getariarras es evitar la expansión de Covid19.

Hasta ahora el comportamiento de todos y todas ha sido excelente y no tenemos ninguna duda de que así será en el futuro. Debemos seguir en ese camino y pedimos a la ciudadanía que siga actuando con responsabilidad y que no se relajeen las medidas de protección.

Ánimo y  paciencia ¡cuidémonos!

Se adjunta la orden publicada en el Boletin Oficial del Estado