GUZTIOK BAT! 2019 -- GETARIAKO AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK.

Ast, 10/10/2018 - 15:04

GUZTIOK BAT! 2019, GETARIAKO AURREKONTU PARTEHARTZAILEAK
HERRITAR ORORI EGITEN ZAIO GONBITA, PROZESUAN PARTE HARTZEKO ETA NORK BERE PROPOSAMENAK EGITEKO.
Udal Gorbernuak apustu garbia egiten du aurrekontuetan herritarren ekarpenak eta iritziak jasotzeko eta, parte-hartzezko prozesuen bidez, herriak udal-erabakietan protagonismoa izateko.
Aurten ere, iritsi zaigu 2019 urteko aurrekontuak prestatzeko garaia, eta horrenbestez,​ GUZTIOK1! 2019, AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK​​ prozedura abiatuko dugu, beste behin.
Herritarrek lau modu izango dituzte proposamenak egiteko:
1. Etxe guztietara ​PROPOSAMENAK JASOTZEKO FITXA ​​banatuko da​. Beraz, fitxa horietan, arloz arlo egindako ekarpenak idatzi ahal izango dira, eta gero, udaletxean espresuki horretarako jarritako postontzian bota​​ beharko da fitxa.
2. Posta elektroniko bidez​​, ​herritarrenpartehartzea@getaria.eus helbide elektronikora proposamenak bidaliz. Mezuaren “gaia” ​GUZTIOK1 2019​​ idatzita.
3. Bilera irekietan parte hartuz​​. Hona hemen, egingo diren bileren egutegia eta ordutegia:
o Urriak 15: Kultura, Euskera, Hezkuntza, Kirola, Ongizatea eta Partehartzea. Udaletxean 19:00etan.
o Urriak 16: ​​Meaga eta Eitzagako auzokideekin. Artelatz Elkartean 21:00etan.
o Urriak 17:​​ Askizu eta San Prudentzioko auzokideekin. Auzoko Elkartean 21:00etan.
o Urriak 18​​: Hirigintza, Tokiko Garapena eta Turismoa. Udaletxean, 19:00etan.
o Urriak 23​​: Herriko elkarte eta entitateak. Udaletxean, 19:00etan.
4. Online​​ inprimakia betez.
a. Udalaren webgunean ipiniko dira (​www.getaria.eus​).
b. Telefono mugikorrarekin QR kodea eskaneatu eta inprimakia ON-LINE osatu.

Proposamen guztiak helarazteko azken eguna URRIAREN 31a IZANGO DA.

Parte-hartzezko prozesuarekin amaitzeko, ​UDALA INFORMATZEN​​ saioa egingo da ekarpenen berri eman eta balorazioa egiteko.