GUZTIOK BAT! 2018, GETARIAKO AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK

Ost, 16/11/2017 - 13:09

Udal Gorbernuak apustu garbia egiten du aurrekontuetan herritarren ekarpenak eta iritziak jasotzeko eta, parte-hartzezko prozesuen bidez, herriak udal-erabakietan protagonismoa izateko.
Aurten ere, iritsi zaigu 2018 urteko aurrekontuak prestatzeko garaia, eta horrenbestez, GUZTIOK1! 2018, AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK prozedura abiatuko dugu, beste behin.
Herritarrek lau modu izango dituzte proposamenak egiteko:
1. Etxe guztietara PROPOSAMENAK JASOTZEKO FITXA banatuko da. Beraz, fitxa horietan, arloz arlo egindako ekarpenak idatzi ahal izango dira, eta gero, udaletxean espresuki horretarako jarritako postontzian bota beharko da fitxa.
2. Posta elektroniko bidez, guztiok1aurrekontuak@gmail.com helbide elektronikora proposamenak bidaliz. Mezuaren “gaia” GUZTIOK1 2018 idatzita.
Azaroaren 30a da azken eguna.

3. Bilera irekietan parte hartuz. Hona hemen, egingo diren bileren egutegia eta ordutegia:
o Azaroak 20: Meaga eta Eitzagako auzokideekin. 21:00etan
o Azaroak 23:
 Hirigintza, Tokiko Garapena eta Turismoa. Udaletxean, 19:00etan.
 Askizu eta San Prudentzioko auzokideekin. 21:00etan
o Azaroak 28: Herriko elkarteekin. Gonbidapena bidaliko zaie.
o Azaroak 30: Kultura, Euskera, Kultura, Hezkuntza, Kirola, Ongizatea eta Partehartzea Udaletxean 19:00etan.

4. Online inprimakia betez. Udalaren webgunean ipiniko dira (www.getaria.eus).
Azaroaren 30a da azken eguna.
Proposamen guztiak helarazteko azken eguna AZAROAREN 30a IZANGO DA.
Parte-hartzezko prozesuarekin amaitzeko, UDALA INFORMATZEN saioa egingo da ekarpenen berri eman eta balorazioa egiteko.
HORRENBESTEZ, HERRITAR ORORI EGITEN ZAIO GONBITA, PROZESUAN PARTE HARTZEKO ETA NORK BERE PROPOSAMENAK EGITEKO.