GETARIAKO V. TRIATLOIA

Ast, 03/04/2019 - 21:06
Fecha: 
Larunbata, 27 Apirila, 2019 - 16:00

Kaixo,
Aurten ere martxan da Getariako triatloia GETTRI 2019, eta guztion beharra izango dugu frogak irauten duen bitartean zirkuituaren segurtasuna bermatzeko.

Triatloia, 2019ko apirilaren 27an, arratsaldeko 16:00etan hasiko da, eta jakin nahi genuke ea aurten ere prest zauden boluntario izateko.
(Mesedez erantzun ahalik eta azkarren, erantzuna ezezkoa izanda ere).

Aurten ere sari banaketa garaian, boluntarioen artean zozkatuko ditugu gure taldearen eta frogaren babesleen hainbat lote eta produktu, eta aurtengoan gainera kamixeta berria dugu zuontzat, askoz dotoreagoa. Nola ez, gonbidatuta zaudete ondorengo parriladara!

Eskerrik asko aldez aurretik! Anima zaitez!

Boluntario izateko ondorengo datuak bidali mesedez getariakotriatloia@gmail.com helbidera edo 626080963 whatsapp zenbakira:
- Izen abizenak
- Nan zenbakia
- Telefono zenbakia
- e-maila
- Kamixetaren neurria

Getaitri osatzen dugun kideon izenean, aurreko urteetako lanagatik eskerrik beroena, zu gabe ezinezkoa litzaiguke triatloia antolatzea.