GETARIAKO UDALAREN LEHEN NEURRI EKONOMIKOAK COVID19ak ERAGINDAKO KRISIARI AURRE EGITEKO - PRIMERAS MEDIDAS ECONOMICAS PARA HACER FRENTE A LA CRISIS DEL COVID 19

Ost, 01/05/2020 - 09:55

EUSKERA

Covid-19aren ondorio ekonomikoei aurre egiteko 100.000€ko diru-laguntza bideratuko du Getariako Udalak.

Azken asteetan Udala 2020ko aurrekontuak egokitzen aritu da. Izan ere, udalen diru-sarrera nagusia, Foru Aldundiak kudeatzen duen Udalen Finantzaketarako Fondoa, % 20-25 murriztuko den aurreikuspena izanik, udal-aurrekontuan 400.00 - 500.000 euroko egokitzapena egin beharko da; horretarako, alde batetik, aurrekontua murriztuko da, eta bestetik, azken urtetan aurreztutako Udalaren gerakina baliatuko da.

Aurrekontua egoera berrira egokitzerakoan, hainbat irizpide hartu dira  kontuan: oinarrizko inbertsioei eta obrei eustea, gizarte-zerbitzuetarako partida handitzea, jardera ekonomikoak berpizteko diru funtsa sortzea  eta kultura-eragileen laguntzak mantentzea. Hau da, Udalaren asmoa da aurrekontuaren murrizketak herrian ahalik eta eragin txikiena izatea.

Martxoan hartu zituen Udalak Covid-19ari aurre egiteko urgentziazko lehen erabakiak, hala nola ibilgailuen gaineko zerga atzeratzea, udal-zerbitzuen kontratuekin jarraitzea eta kiroldegiko kuotak etetea.

Eta orain, eta aurrekontuen errealitate berria ezagututa, aurrera begirako neurriak hartu dira:

Alde batetik pertsonei zuzeneko laguntzak eskeintzea eta bestetik, herriko jarduera ekonomikoak berpizten laguntzea. Udalak, oraingoz, 100.000 € bideratu ditu laguntza desberdinetara; diru hau, aurrekontuen egokitzapenetik eta gerakinetik bideratuko da.

Diru-laguntzen lehen lerroa pertsonentzako zuzeneko laguntza izango da. Horretarako, gizarte-laguntzetarako aurrekontua hirukoiztu Udalak, 20.000bideratuta. Partida horretan Jaurlaritzak egiten duen ekarpena ere igo egin da; beraz, 50.000 € izango dira guztira xede horretarako. Laguntza-lerro horretara behar adina diru bideratzeko konpromiso betea du Udalak, diru-poltsa amaitu arren, beharra duten herritar guztiek laguntza izan dezaten.

 

Diru-laguntza horien berri herriko ohiko komunikabideen bitartez emango da, bai eta etxez etxe banatuko diren informazio-triptikoen bitartez ere. Hala ere, zalantzarik izanez gero, udaletxera deituz informazioa jasotzeko aukera izango da, datorren asteazkenetik (maiatzaren 6tik) aurrera.

Bigarren laguntza-lerroa Getariako jarduera ekonomikoak suspertzera bideratuko da eta momentuz 80.000€ aurreikusi ditu; krisia hasi zenetik, Udalak etengabeko harremana izan du herriko merkatariekin, ostalariekin eta bestelako zerbitzuak ematen dituzten herritarrekin, bai eta sektore horietako Babexa eta Getabat elkarteetako ordezkariekin ere; horregatik, bizi duten egoeraren ezagutza zuzena du.

 

Arlo horietako ekonomia suspertzeko diru-laguntzak bi modutan bideratuko dira:

  • Alde batetik, enpresen garapenaren eskumena eta kudeaketa Urola Kostako Udal Elkarterena izanik, bertara bideratuko dira udalak beharrezko baliabide ekonomikoak.
  • Eta bestetik, zuzeneko neurrien bidez. Horretarako, hain zuzen, herriko merkatariak, ostalariak eta beste zerbitzuetako ordezkariak bilduko dituen gune bat sortu  du Udalak, hartuko diren neurri berriak elkarlanean adosteko.

Orain bitartean adostu diren zuzeneko neurriak : bertako kontsumoa indartzeko kontzientziazio-kanpaina egitea, erosketak erosoago egiteko Harritarteko aparkalekuko denbora-tartea luzatzea, ostalaritzako terrazen kuota egokitzea, aparkamendu-sistema berriaren ezarpena hurrengo udara arte atzeratzea eta, zerbitzu horien irekierari begira, jendea Getariara erakartzeko kanpaina sustatu eta babes neurriak ezartzea.

Hurrengo astetarako neurri berriak aztertzen ari gara eragile ekonomikoekin, besteak beste, herriko dendetan bonoen bidez erosketa sistema bat.

 

Getarian, 2020ko apirilaren 29an.

 

El Ayuntamiento de Getaria ha destinado 100.000 € en ayudas para hacer frente a los efectos económicos del Covid-19.

 

En las últimas semanas el Ayuntamiento ha estado ajustando los presupuestos de 2020. De hecho, siendo la previsión de que el principal ingreso, el Fondo de Financiación Municipal gestionado por la Diputación Foral, se reduzca en un 20-25%, se deberá realizar un ajuste en el presupuesto municipal por importe de 400.00 - 500.000 euros, para lo cual se reducirá el presupuesto y se utilizará el remanente municipal ahorrado en los últimos años.

A la hora de adecuar el presupuesto a la nueva situación, se han tomado en cuenta criterios como el mantenimiento de las inversiones y obras básicas, el incremento de la partida destinada a servicios sociales, creación de un fondo para reactivar las actividades económicas  y el mantenimiento de las ayudas de los agentes culturales. Es decir, la intención del Ayuntamiento es que el recorte presupuestario afecte lo menos posible al municipio.

El Ayuntamiento adoptó en marzo las primeras decisiones urgentes para hacer frente al Covid-19, como el aplazamiento del impuesto de vehículos, la continuidad de los contratos de servicios municipales y la suspensión de las cuotas del polideportivo.

Y ahora, conociendo la nueva realidad presupuestaria, se han tomado medidas de cara al futuro.

Por un lado, ofrecer ayudas directas a las personas y, por otro, contribuir a la reactivación de las actividades económicas del municipio. Por el momento, el Ayuntamiento ha destinado 100.000€.

El objetivo inmediato es implementar una línea de ayudas directas a las personas. Para ello, el Ayuntamiento triplica el presupuesto de ayudas sociales, destinando 20.000 €. También se ha incrementado la aportación del Gobierno en esta partida, por lo que se destinará un total de 50.000 € para este fin. El Ayuntamiento se compromete a destinar a esta línea de ayudas los fondos necesarios para que, aun habiendo finalizado la bolsa de dinero, puedan ser atendidos todos los ciudadanos que lo necesiten.

Estas subvenciones se darán a conocer a través de los medios de comunicación habituales de la localidad, así como a través de los trípticos informativos que se distribuirán a domicilio. No obstante, en caso de duda, se podrá recibir información llamando al Ayuntamiento a partir del próximo miércoles, 6 de mayo.

La segunda línea de ayudas se destinará a la reactivación de las actividades económicas de Getaria, con una previsión de 80.000 €. Desde el inicio de la crisis el Ayuntamiento ha mantenido un contacto permanente con comerciantes, hosteleros y ciudadanos que prestan sus servicios, así como con representantes de las asociaciones Babexa y Getabat de estos sectores, por lo que tiene un conocimiento directo de la situación en la que se encuentran.

Las ayudas para la reactivación económica en estas áreas se destinarán de dos formas:

Por una parte, por medio de la Agencia de Desarrollo para las empresas de la Mancomunidad de Urola-Kosta, a ella se destinarán los recursos económicos necesarios.

Por otra parte, mediante medidas directas para las actividades económicas. Para ello, el Ayuntamiento ha creado un foro en el que se reúnen los comerciantes, hosteleros y representantes de otras actividades económicas para consensuar conjuntamente las nuevas medidas que se adopten.

Las medidas directas que se han acordado hasta ahora: realizar una campaña de concienciación para potenciar el consumo local, ampliar el tiempo de compra en el parking de Harritarte, adecuar la cuota de terrazas de hostelería, retrasar la implantación del nuevo sistema de aparcamiento hasta el próximo verano y, de cara a la apertura de estos servicios, promover la campaña de atracción de personas a Getaria y establecer medidas de protección. Por otra parte, está en fase de preparación de nuevas medidas para las próximas semanas, entre ellas un sistema de compras en las tiendas de Getaria por medio de bonos.

 

En Getaria a 29 de abril de 2020