Getariako Udalak, Julian Ugarte zenaren sendiari, eskertzen dio egindako dohaintza.

Ost, 17/09/2020 - 14:45

Getariako Udalak, Julian Ugarte margolari zenaren sendiari, eskertzen dio egindako dohaintza.

Julian Ugartek beti azaldu zion, bere sendiari, Elkanoren margolan bat edo beste eskaini nahi ziola Getariako herriari, herri hau baitzen berarentzat bere margolanak edukitzeko lekurik aproposena, eta han egotea ikusten baitzuen zentzuzkoena.

Hori dela eta Julian Ugarteren sendiak, haren nahiari jarraituz, Getariako Udalari bilduma horretako bi margolan eskaini nahi dizkio, betiere lan horiek Udaleko edo/eta Getaria herriko eraikin publiko batean ikusgai jartzea onartzen bada.

Orain 500. urteurrena ospatzen ari garen honetan ere, eta ikusita, goian aipatzen den bezala familiaren nahia, artistaren bilduma Getariako udaletxeko sarreran berriz ere ikusgai jartzea erabaki zen, uztailaren 25etik irailaren 13ra bitartean.

Erakusketa horretan, 3 marrazki, 2 serigrafia eta 8 olio-pintura ikusgai egon dira.

Erakusketa iraun duen bitartean ikusleen artean inkesta bat egin da. Guztira 324 boto jaso dira.

Inkestaren emaitzen arabera, boto gehien izan dituen margolanak, horrela geratzen da emaitzen zerrenda: 

*Konposizioa I  - 56 boto

         *Konposizioa II – 10 boto

         *Irudia I – 5 boto

         *Irudia II- 2 boto

         *Irudia III- 5 boto

         *Irudia IV – 18 boto

         *Irudia VI – 3 boto

         *Irudia VII- 58 boto

         *Serigrafia I -6 boto

         *Serigrafia II -4 boto

         *Marrazkia I -5 boto

         *Marrazkia II – 4 boto

ELKANO BILDUMA honetatik, “Marrazkia III”, lehiaketatik kanpo zegoena eta “Irudia VII”, publikoak aukeratu duena, Julian Ugarte margolari zenaren sendiak dohaintzan ematen dizkio Getariako Udalari.